Trebeenetatik trebeenak direlako 12km-ko kobazulo batean satzeko ausardia dutela erakutzi digute.
Atsotitz zahar batek dio urrezko 100 txanpon daudela kobazulo horren zehar galdurik. Lapur batek noble batzuei lapurtu eta gero, kobazulo horretan gaua eman zuen lo egin gabe soldaduen zain, bitzekien bere harrapakariek oso bortitzak zirela eta txakur erraldoiekin bere bila ari zirela. Egoera horretan zer egingo zenuke? Ba gizajo honek iluntasun ilunenean ibiltzen hasi zen, Arabatik sartu eta Bizkaiatik atera zen. Honek kontatu zidan Mari edo lamia erder batekin akordio bat egin zuela, ehun pauzoka urrezko txanpon bat bota behar zuela eta ezin zituela lurretik jazo eta horren truke argizko saguzahar batzuk irteeraraino gidatuko ziotela. 50 txanpon bota zituenean konturatu zen lurrean bera botatako beste txanpon batzuk ikusten zirela, baina ez zen hartzera ausartu. 99-garren txanpona bota zuenean aker erraldoi bat harrietatik atera zen egunaren izpi beroenak dena argiztatuz. Atera zenean beste txanpon bat kobazulora bota zuen ekserrik asko esanez. Edo hori esan zidan.